Gizartea -
BIZKAIA
Bilboko itsasadarrera erori den pertsona baten bila ari dira
Oinezko batek ohartarazi die larrialdi zerbitzuei, pertsona bat uretara erori eta Zorrotzaurre inguruan desagertu dela esanez.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Atzo, pertsona bat Bilboko itsasadarrera erori zen, Zorrotzaurre parean, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Inguru horretan zebilen oinezko batek eman zien abisua larrialdi zerbitzuei, 21:20 aldera, pertsona bat uretara erori eta desagertu egin zela esanez.
Ertzaintza, suhiltzaileak eta Gurutze Gorriko kideak pertsona horren bila aritu ziren, uretan, 00:30ak arte.
Erreskate taldeek goizean ekingo diete berriro bilaketa lanei, eguna argitzearekin batera.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea