Gizartea -
Bizkaia
39 urteko gizon baten hilotza aurkitu dute Bilboko itsasadarrean
Gorpuak ez zeukan kriminalitate zantzurik. Abenduaren 9an jaso zuten larrialdi zerbitzuek gizon horren desagerpenaren berri.
L.Z. | EiTB MEDIA
Ertzaintzak gizon baten hilotza aurkitu du, 09:30 aldera, Bilboko itsasadarrean, Deustuko Arraun Taldearen egoitzaren parean, Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakitera eman dionez. Gorpuak ez zeukan kriminalitate zantzurik.
Abenduaren 9an eman zuten gizon horren desagerpenaren berri. Egun hartan, 21:20an, Bilboko itsasadarretik paseoan zebilen pertsona baten deia jaso zuten larrialdi zerbitzuek. Dei horren bidez jakin zuten gizon bat uretara erori zela, eta desagertuta zegoela.
Datozen orduetan autopsia egingo diote, haren heriotza argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea