Gizartea -

KORONABIRUSA

Nolako eragina izango dute Eusko Jaurlaritzaren neurri murriztaile berriek kirolean?

Abenduaren 12an indarrean sartuko den dekretu berriak sei pertsonako kirol federatuko entrenamenduak baimentzen ditu. Halaber, aldagelak eta dutxak erabili ahal izango dira, mugekin bada ere.

Neurri berriak abenduaren 12an sartuko dira indarrean. Artxiboko argazkia: EFE
Jendea Guggenheim ondoan paseatzen eta lasterka
Neurri berriak abenduaren 12an sartuko dira indarrean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusak eragindako egoera epidemiologikoa aztertu ostean, Eusko Jaurlaritzak Gabonetarako neurri murriztaile berriak onartu zituen atzo, tartean kirolaren arlorako. Murrizketa berriak abenduaren 12an sartuko dira indarrean eta urtarrilaren 11n berrikusiko dira.

Hauek dira kirolaren inguruan ezarritako neurri zehatzak:

- Abenduaren 21etik aurrera, pertsona pilaketak eragiten dituzten ekitaldiak debekatuko dira. Adibidez, urte amaierako San Silvestre lasterketak.

- Sei pertsonetako taldeetan kirol federatuko entrenamenduak baimentzen dira. Gainera, aldagelak (% 30eko edukierarekin) eta dutxak (banaka) erabili ahal izango dira.

- Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) azken gomendioaren arabera, maskararen erabilera salbuetsita egongo da lehiaketan edo intentsitate handiko jardueretan; hala ere, eremu itxietan eta hiri-inguruneetan eta jende asko biltzen den esparruetan musukoa jantzi beharko da. Ildo horretan Eusko Jaurlaritzak gaineratu duenez, intentsitatearen, egoeraren eta ingurunearen arabera jantzi beharko da maskara.

- Eskola kirolari dagozkion murrizketak bere horretan mantentzen dira. Gabonetako oporretan bestela ere eskola kirola eten egiten denez, Eusko Jaurlaritzak urtarrilera arte itxarotea erabaki du. 

-  Kirol jarduerari eragiten dioten beste murrizketak mantentzen dira. Gabonetako oporraldiaren ondoren, urtarrilaren 11an, murrizketa horiek malgutzeko aukera aztertuko du Eusko Jaurlaritzak, beti ere pandemiaren bilakaeraren arabera.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Kirolak Eusko Jaurlaritza berriak Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Gaurko titularrak Gaurko azken ordukoa Osasunari buruzko albisteak Koronabirus-agerraldiak Munduko Osasun Erakundearen albisteak LABI bilera gaur