Gizartea -

Koronabirusa

Hauek dira Gabonetarako neurriak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan

Tabernak eta jatetxeak hainbat baldintza beteta irekiko dituzte. Probintzia bereko herri batetik bestera mugitzea baimenduko dute, eta Gabonetako egun zehatzetan EAEtik irtetea posible izango da.

Udalerriko konfinamendua kenduko dute. ETBko bideo batetik hartutako irudia
Udalerriko konfinamendua kenduko dute.
Udalerriko konfinamendua kenduko dute. ETBko bideo batetik hartutako irudia

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Gabonetarako neurri berriak iragarri ditu asteazken honetan; LABIren bilera egin ondoren.

Iñigo Urkullu lehendakariak jakinarazi duenez, neurriak abenduaren 12an, larunbata, sartuko dira indarrean eta urtarrilaren 11n berriro bilduko dira horien eraginkortasuna aztertzeko. Hauek dira:

1- Mugikortasun mugak gaueko 22:00etatik goizeko 06: 00etara mantenduko dira.

Salbuespena aplikatuko da abenduaren 24tik 25era eta abenduaren 31tik urtarrilaren 1era bitarteko gauetan. Bi egun horietan hasiera-ordua gaueko 01: 30era arte atzeratuko da.

2- Euskadiko konfinamendu perimetrala mantentzen da.

Konfinamendu hori abenduaren 23tik 26ra eta abenduaren 30etik urtarrilaren 2ra bitartean kenduko da.

3- Udal-konfinamendua kentzen da eta lurralde historikoaren barruan mantendu.

Lurralde historiko bakoitzeko konfinamenduak abenduaren 23ra arte iraungo du.

4- Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da.

Gehienez ere sei pertsona elkartzeko neurria mantentzen da. Abenduaren 24, 25 eta 31ko eta urtarrilaren 1eko ospakizunetarako salbuespena aplikatuko da.

Topaketa horietan gehienez hamar pertsona elkartu beharko dira. Bi gomendio egiten dira: batetik, hamar pertsona horiek bi bizikidetza-unitatekoak izatea eta, bestetik, berdinak izatea ospakizun ezberdinetan.

5- Jai eta gabon ekitaldiak bertan behera uztea.

Abenduaren 21etik aurrera, pertsona pilaketak eragiten dituzten ekitaldiak debekatuko dira. Adibidez, Gabon gaueko edo Errege bezperako kantu-taldeak; kanpaikadak direla-eta kalean egiten diren jaiak; Santo Tomas jaiak; "San Silvestre" kirol-probak; edo kale kabalgatak.

6- Ostalaritza eta jatetxe jarduerak baimentzea.

Dekretuan 100.000 biztanleko 500-eko intzidentzia-tasa baino gutxiago duten udalerrietan baimenduko da jarduera. Establezimenduek terrazak ireki ahal izango dituzte eta barneko zerbitzua % 50era mugatuko da. Erabiltzaileek mahai baten inguruan eserita kontsumitu beharko dute. Debekatuta dago barran edo zutik kontsumitzea.

500etik gorako intzidentzia-tasa duten herrietan ostalaritza eta jatetxeak ezingo dira ireki, tasa horretatik behera egon arte. Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, astelehen eta ostegunetan 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko intzidentzia-tasa duten udalerrien zerrenda zabalduko da.

7- Ostalaritzaren irekiera goizeko 06:00etatik gaueko 20:00etara mantenduko da.

Zerbitzuguneak salbuetsita daude. Establezimendu horietako terrazetan ez erretzea gomendatzen da. Maskara etengabe erabiltzea derrigorrezkoa da, elikagaiak edo edariak hartzen direnean izan ezik. Maskara behar bezala ez erabiltzeagatik zigorrak ezar daitezke.

8- Sei pertsonetako taldeetan kirol federatuko entrenamenduak baimentzen dira.

Horrekin batera, gehienez % 30eko okupazioa duten aldagelak erabili ahal izango dira; eta, baita ere dutxak, betiere banaka.

9- Kirol-jardueraren beste murrizketak mantentzen dira.

Gabonetako oporraldiaren ondoren murrizketak hauek malgutzeko aukera aztertuko da, betiere pandemiaren bilakaeraren arabera.

10- Gabonetako jaietan adinekoen egoitzetara bisitak egiteko araudi berezi bat onartu da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Urkullu albisteak Bizkaiko albisteak Albisteak Gipuzkoa Araba Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Gaixotasunak argazkiak Gizartea bideoak Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Jatetxeak albisteak gaur Tabernak Koronabirusari lotutako azken orduko albisteak Zer egin daiteke Euskadin? LABI bilera gaur