Gizartea -

LANDAK

Hegazti gripe kasuak atzeman dituzte beste etxalde batean, Lapurditik gertu

Saint Geours de Maremme herrian dagoen ustiategi batean atzeman dute oso patogenoa den hegazti gripearen birusa.

Ahateak etxalde batean. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Ahateak etxalde batean
Ahateak etxalde batean. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Landetako departamenduko bigarren ahate etxalde batean atzeman dute hegazti gripearen presentzia, Lapurditik gertu, agintariek ostegun honetan iragarri dutenez.

Saint Geours de Maremme herrian dagoen ustiategi batean atzeman dute, Frantziako Gobernuak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Azaldu duenez, Elikaduraren Osasun Segurtasunerako Agentzia Nazionalaren laborategiak oso patogenoa den hegazti gripearen birusaren presentzia baieztatu du.

Estatuan ezarritako xedapenen arabera, babes- eta zaintza-eremu bat ezarri da etxaldearen inguruan, baita babes-neurri gehigarri batzuk ere.

Agintariek gogorarazi dutenez, pertsonek arropan edo oinetakoetan eraman dezakete birusa, baina baita ibilgailuen gurpiletan edo bestelako materialetan ere.

Joan den asteartean hegazti gripearen presentzia baieztatu zen Ipar Euskal Herriko lehen etxaldea handik oso gertu zegoen, Benesse-Maremme herrian. Bertako 6.000 ahateak hil egin behar izan zituzten.

Azaroaren erdialdean, Korsikako foku bat atzeman zuten animalia denda batean, eta azken asteetan hainbat kutsatze kasu atzeman dituzte fauna basatian.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iparraldea Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Animaliak Lapurdi