Gizartea -
Prebentzio-neurria
Ebakuazioa deitu dute Hierron, 'erupzio fenomenoren aldaketengatik'
Ebakuazioa ostiralean 4,4 gradutako lurrikara izan eta ordu batzuetara deitu dute. Lurrikara, orain arteko handiena, Frontera izeneko udalerriaren mendebaldean izan zen.
Erredakzioa
Arrisku Bolkanikoaren Babes Zibileko Kanarietako Planak (Pevolca) Hierroko La Restinga udalerria berriro ebakuatzea agindu du "erupzio fenomenoa atzemandako aldaketengatik", Gobernuak komunikatu baten bidez zabaldutakoaren arabera.
Ebakuazioa prebentzio-neurria da, erupzioaren tokian gas zutabeak daudela ikusi ondoren.
Honakoa bigarren ebakuazioa da, urrian beste bat egin zuten eta biaste iraun zituen. Lehen ebakuazio hori erupziogunea kostaldera hurbiltzeko arriskua zegoela ikusita hartu zuten.
4,4 graduko lurrikara
Ebakuazioa ostiralean 4,4 gradutako lurrikara izan eta ordu batzuetara deitu dute. Lurrikara, orain arteko handiena asteazkenean izandakoarekin batera, Frontera izeneko udalerriaren mendebaldean izan zen.
Ostiralean, 20:00ak arte, 30 lurrikara zenbatu zituzten.