Gizartea -
Uholde arriskua
Trafikoa moztu dute Iruñeko zonalde batzuetan, Arga ibaiaren uraldiak eraginda
Erriberan, Tuterako Udaltzaingoak uholde arriskuaz ohartarazi ditu herritarrak, Ebro ibaiak izan duen goraldiaren aurrean.
Agentziak | Erredakzioa
Trafikoa moztu dute Iruñerrian, Arga ibaiak izan duen uraldiak eraginda. Ondorioz, Iruñeko Igeriketa Klubera, Goñi etxaldera eta Caparrosora joateko bidea itxita egongo dira autoentzat. Iruñea eta Burlata izan dira kaltetuenak, eta udal arduradunek neurriak hartu dituzte.
Halaber, Iruñeko Udaltzaingoak jakitera eman duenaren arabera, Arga ibaiaren inguruetako pasealekua itxiko dute, Sanduzelai auzoan.
Erriberan, Tuterako Udaltzaingoak uraldiaren arriskuaz ohartarazi ditu herritarrak, Ebro ibaiak izan duen goraldiaren aurrean. Azkenaldiko euriteek elurra urtu dute, eta, ondorioz, ibaiek gainezka egin dute Nafarroan. Oraingoz, ez da ezustekorik jazo.