Gizartea -
Metro Bilbao
Portugalete-Kabiezes tarteak itxita jarraituko du astelehenean
Larunbat arratsaldetik zerbitzua autobusekin egiten ari dira, metroaren ordutegiak errespetatuz.
Erredakzioa
Metro Bilbaok jakinarazi duenez, Portugalete eta Kabiezes arteko zerbitzuak etenda jarraituko du astelehenan, Bizkaian izaten ari diren euriteen ondorioz. Zerbitzu hori autobusekin betetzen ari dira.
Enpresako iturrien arabera, Santurtzin larunbat arratsaldean sortutako arazoak ez dira konpondu oraindik. Ura Kabiezeseko geltokiko lanetan egindako tunel baten bitartez iritsi ziren.
Astelehenean, maiztasun handiagoa
Metro Bilbaoko langileek ura ateratzen jarraitzen dute, baina denboraleak aurrera jarraitzen duela ikusita, tarte horretako zerbitzua astelehenean ere autobusekin betetzen jarraitzea erabaki dute.
Hala ere, eta enpresaren arabera, astelehena lan eguna denez, zerbitzuaren maiztasuna handiagoa izango da. Gauzak horrela, autobusak asteburuan 10 minuturo ateratzen baziren, astelehenean bost minuturo aterako dira.