Gizartea -

ALERTA METEOROLOGIKOA

Abisu horia EAEn 100 km/h-ko haize-boladengatik

Abisu horia 00:00etatik 09:00etara aktibatuko dute bihar, asteazkena. Gainera, beste abisu horia ezarriko dute bi metro inguruko olatuek kostaldean talka egin dezaketelako.

"Abisu horia EAEn 100 km/h-ko haize-boladengatik". Argazkia: EFE
"Abisu horia EAEn 100 km/h-ko haize-boladengatik"
"Abisu horia EAEn 100 km/h-ko haize-boladengatik". Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak abisu horia ezarri du bihar, asteazkena (abenduak 16), hego hego-mendebaldeko haize-boladengatik, orduko 100 kilometroko abiadura har dezaketelako.

Abisua 00:00etatik 09:00etara egongo da indarrean, Bizkaiko haizeguneetan bolada oso gogorrak izatea espero baita. Autonomia erkidegoko gainerako lurraldeetan, 60-80 km/h-ko abiadura hartuko du haizeak, batez ere mendebaldean.

Gainera, beste abisu hori bat egongo da 05:00etatik 06:00etara, bi metroko olatuek kostaldean talka egin dezaketelako.

Euskalmeten arabera, egunaren lehen erdian, erdi mailako hodeiak izango dira eta hegoaldeko haize zakarra ibiliko da leku garaietan eta kostaldean; arratsaldean, haizeak ipar-mendebaldera egingo du kostaldean eta indarra galduko du; euria egingo du orduan.

Ostegunean, euria egin lezake egunaren lehen orduetan, baina, ondoren, egun eguzkitsua geratuko da. Haizeak ahul joko du eta tenperaturak apur bat jaitsiko dira isurialde atlantikoan eta mantendu egingo dira gainerako lekuetan; maximoak 15 gradutik beherakoak izango dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Gipuzkoa Araba Alerta meteorologikoak Euskal Autonomia Erkidegoa Denboraleak Eguraldia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak