Gizartea -

Koronabirusa

Macronek positibo eman du covid-19an

Zazpi egunez bakartuta egongo da. Halere, etxetik lanean jarraituko du Frantziako presidenteak.

Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: EFE
Emmanuel Macron Frantziako presidentea
Emmanuel Macron Frantziako presidentea. Argazkia: EFE

L.Z. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emmanuel Macron Frantziako presidenteak positibo eman du covid-19an, eta zazpi egunez bakartuta egongo da, nahiz eta etxetik lanean jarraituko duen, Eliseoko iturriek jakitera eman dutenez.

Lehen sintomak izan baino ez, PCR proba egin zioten Macroni, aipatu iturriak zehaztu duenaren arabera.

"Indarrean dauden osasun aholkuei jarraituz, zazpi egunez bakartuta egongo da presidentea, baina etxetik egingo du lan", esan dute.

Aste honetan bertan eman dute jakitera covid-19aren ondorioz 59.361 pertsona hil eta 2,4 milioi kutsatu direla Frantzian.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nazioartea Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Emmanuel Macron Koronabirusa Frantziako Gobernua