Gizartea -

Polemika

Air Francek ez du debekatuko bere hegazkinetan 'burka' eramatea

Frantzian, identifikazioa errazteko emakume batek debekatuta izango du hegazkinera igotzeko unean "burka" eramatea, baina ez hegazkinaren barruan.

Emakume bat burkarekin artxiboko irudi batean. Argzakia. EITB
Emakume bat burkarekin artxiboko irudi batean. Argzakia. EITB
Emakume bat burkarekin artxiboko irudi batean. Argzakia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hegazkina hartzeko unean "burka" eramatea debekatu dezaketela esan diete Air Franceko aholkulari legalek konpainiako langileei, baina ez hegazkinaren barruan, "Le Figaro" egunkariak argitaratu duenez.

Joan den irailean Paris-Marsella hegaldiko kapitainak hegazkinaren barruan emakume bat "burkarekin" zegoela abisatu zuen.

Air France konpainiak "memorandum" bat argitarau zuen orduan eta "tripulazioa aurpegia estaltzen duen emakume batean aurrean egon arren, ezin dite kentzea behartu", horregatik eramatea edo ez norberaren erabakia dela ondorioztatu zuten.

Belo osoaren legea aurtengo apirilean indarrean sartu eta astebetra argitaratu zuen dokumentu hori Air Francek. Izan ere, "zerbitzu publikoaz arduratzen ez den enpresa da, 2004an pribatizatu zenetik" diote bertan.

Legearen zehaztasun eza dela eta, emakumea batek hegazkina hartzeko garaian "burka" kendu beharko luke identifikazioa errazteko, baina ez hegazkinaren barruan, nahiz eta berriz lur hartzerakoan kendu egin beharko lukeen.

"Ez dugu belo osoarekin inongo arazorik hegazkina hartzerakoan segurtasun controla pasa badu", diote konpainian.

Gainera, dokumentuak dio hegazkinaren barruan ez dagoela aurpegia ikusi ahal izateko segurtasun neurririk, oso ohikoa baita jendea atseden hartzeko maskarekin ikustea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea