Gizartea -

Koronabirusa

Covid-19aren aurkako txertoa jartzen ez duten herritarrak erregistratuko dituzte

Txertoa jartzea borondatezkoa da, baina Osasun Ministerioak txertaketari uko egiteko herritarren arrazoiak ikertu nahi ditu.

Erizain bat covid-19aren aurkako txertoa jartzen. Argazkia: EFE
Erizain bat covid-19aren aurkako txertoa jartzen.
Erizain bat covid-19aren aurkako txertoa jartzen. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19ari aurre egiteko txertoa jartzea borondatezkoa izango da, baina Espainiako Osasun Ministerioak txertaketari uko egiten dioten herritarrekin erregistro bat osatuko du, haien arrazoiak aztertzeko asmoz.

Osasun Ministerioak astelehen honetan argitaratu du txertaketa kanpainarako estrategiaren dokumentua eguneratuta eta han aipatzen da Txertaketari buruzko Erregistroa egingo dutela. Edonola ere, azpimarratu dute proiektua ez dela behin betikoa eta aldaketak egon daitezkeela.

Hain justu ere, astelehen honetan eman du Europako Batzordeak Pfizer eta BioNTech konpainien txertoa merkaturatzeko baimena.

Salvador Illa Osasun ministroak joan den astean azaldu zuenez, abenduaren 27an abiaraziko dute txertaketa kanpaina Espainian.

Lehendabiziko fasean, erresidentzietan bizi diren adinekoei eta arreta sozio-sanitarioko langileei jarriko diete covid-19aren aurkako txertoa.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Alarma egoera Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak Osasunbidea