Gizartea -
Bizkaia
Zirkulazioa normaltasunera itzuli da AP-68 autobidean, Arrigorriaga parean
Autobidea itxita egon da 0 kilometrotik bost ordu baino gehiagoz, bi autobideen arteko loturatik gertu. Trafikoa Malmasingo tuneletatik bideratu dute.
M. I. | EITB MEDIA
Zirkulazioa normaltasunera itzuli da AP-68 autobidean, Arrigorriaga parean. AP-68 autobidea itxita egon da bost orduz, 0 km-tik, Gasteizko noranzkoan.
Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez, zirkulazioa Malmasingo tuneletatik bideratu dute. 12:00ak aldera Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, AP-68 autobidean berriz ere zabaldu dute, Arrigorriagan.
Ibilgailu ugariko eremua denez, auto-ilarak handiak sortu dira, eta Zorrotzako bihurguneetara iritsi dira.
Gainera, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, A-8 autobidea ere itxi egin dute 118 kilometroan (Bentazaharrako tunela), Donostiarako noranzkoan. Dena dela, 10:00ak aldera, berriz ere zirkulazioa berrezarri da.