Gizartea -

2020ko GABONAK

Bilbok pirotekniarekin kontuz ibiltzeko eskatu du eta iazko 31 suteak gogoratu ditu

Aurreko Gabonetan Bizkaiko hiriburuko suhiltzaileek guztira 68 irteera egin zituzten abenduaren 24an, 25ean, 31n eta urtarrilaren 1ean.

Bilboko su-artifizialak. EITBren bideo batetik ateratako irudia
Bilboko su-artifizialak.
Bilboko su-artifizialak. EITBren bideo batetik ateratako irudia

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalak herritarrei eskatu die kontuz ibiltzeko suziriak eta petardoak jaurtitzean Gabonetan. Iaz suhiltzaileek 31 sute itzali behar izan zituztela gogorarazi du.

Aurreko Gabonetan Bilboko suhiltzaileek 68 irteera egin zituzten Gabon gauean, Eguberri egunean, Urtezahar gauean eta Urteberri egunean, material mota hori gehien erabiltzen den egunetan. 68 irteera horietako 31 suteei loturik zeuden. 27 sutetan hiri-altzariak erre ziren eta lautan eraikinek hartu zituzten kalteak.

Jarrera horiei aurre egiteko, udalak herritarren laguntza eskatu eta gogorarazi du material piroteknikoa baimendutako saltokietan erosi behar dela.

Bilboko udaltzainek kontrolak egiten dituzte horrelako materialak baimenik gabe saltzea saihesteko —bai merkataritza-establezimenduetan, bai kaleko establezimenduetan—. 2019an 166,69 kilo material konfiskatu zituen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Suteak Gabonak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Jaiak Suhiltzaileak