Gizartea -

Gertakaria Gasteizen

Eskailera mekaniko batek ume bati bi atzamar ebaki dizkio Dendaraban

Adingabea eskailera mekanikoetan erori da, eta makinak zenbait atzamar harrapatu dizkio, bi zati ebakiz. Suhiltzaileek erreskatatu behar izan dute.

Dendaraba merkataritza-guneko eskailera mekanikoak. Argazkia: Google Maps
Dendaraba merkataritza-guneko eskailera mekanikoak. Argazkia: Google Maps
Dendaraba merkataritza-guneko eskailera mekanikoak. Argazkia: Google Maps

E. L. | EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Adingabe bat zauritu da arratsaldean, Gasteizen. Haurra merkataritza-gune bateko eskailera mekanikoan erori da, eta makinak esku bateko bi atzamar zati ebaki dizkio.

Ertzaintzako eta suhiltzaileetako iturriek jakitera eman dutenez, gertakaria 14:30 aldera jazo da Dendaraba merkataritza-gunean, Arabako hiriburuaren erdialdean.

Ordu horretan, sei urteko adingabea eskailera mekanikoetan erori da, eta makinak zenbait atzamar harrapatu dizkio, bi hatz-hezur ebakiz.

Suhiltzaileek adingabea erreskatatu eta osasun langileek Gasteizko Txagorritxu Ospitalera eraman dute. Bitartean, guneko beharginek mekanismoa gelditu eta desmuntatu dute, moztutako atzamar zatiak aurkitzeko. Ondoren Ertzaintzak zatiak ospitalera eraman ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Ertzaintza Araba Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Umeak Suhiltzaileak