Gizartea -

Gertakaria Donostian

3 urteko zigorra plater bat burura botatzearren

Gertakariaren ostean, zigortuak biktimaren egoeraz barre egin zuen. Hainbat zauri egin zizkion eskumako sudur hegalean, masailezurreko eskuin angeluan eta bekokian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gizon batek hiru urte eta erdiko kartzela zigorra jaso du beste gizon bati "kalte estetikoak" eragiteagatik. Batak bestea plater batekin buruan kolpatu zuenean gertatu zen dena. Hori dela eta hainbat zauri eragin zizkion, horietako batek masailalboko "hezurretaraino" helduz. Horren ostean, erasotzaileak biktima telefonoz deitu eta iraindu egin zuen.

Kasuaren sententziak dioenez, 2009ko azaroaren 2 an Elgoibarreko (Gipuzkoa) kale batean gertatu zen dena, 00:00ak aldera akusatua eta salataria elkar gurutzatu zirenean. Aldez aurretik ondare batzuengatiko ezadoztasunak zituzten.

Momentu horretan akusatuak plater bat bota zion biktimari, eta aurpegiaren eskuin partean jo zuen masailalboan 8 zentimetroko zauria eginez eta hezurreraino helduz.

Epailearen testuak gaineratu du hurrengo hiru egunetan kondenatuak hainbat biderrez deitu ziola erasotuari "berriz ere ikusten zaitudanean aurpegia markaz beteta utziko dizut" bezalako adierazpenak esanez.

Kontuan hartzeko zauriak

Biktimak hainbat zauri sufritu zituen eskumako sudur hegalean, masailezurreko eskuin angeluan eta bekokian. Hamar egunez egon zen sendatu arte, nahiz eta oraindik ere erasoaren aztarnak, horrek eragiten dizkion "kalte estetiko" ezberdinekin.

Horrez gain, jasandako ondorioengatik, inputatuak 30.274 euroko kalte ordaina ordaindu beharko dio kaltetuari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea