Gizartea -

KORONABIRUSA

Positibo gutxiago zenbatu dituzte Nafarroan, 60, baina positibo tasa % 6,5era igo da

Larunbatean 72 positibo berri atzeman zituzten eta ostiralean, berriz, 82.

Osasun langile bat PCR proba bat egiten. Artxiboko argazkia: EFE
Osasun langile bat PCR proba bat egiten
Osasun langile bat PCR proba bat egiten. Artxiboko argazkia: EFE

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken orduetan 60 koronabirus kasu berri zenbatu ditu Nafarroak, Foru Gobernuak astelehen honetan emandako datuen arabera.

Larunbatean 72 positibo berri atzeman zituzten eta ostiralean, ostera, 82.

Positibo kopuruak behera egin badu ere, positibotasun tasa aurreko egunekoa baino altuagoa da. Igandean 921 proba egin zituzten eta horietatik % 6,5k eman zuten positibo. Larunbatean positibo tasa % 5,6koa izan zen.

Espainiak 2.822 positibo zenbatu ditu azken orduetan

Bestalde, Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak 24.462 koronabirus kasu berri jakinarazi ditu joan den ostiraletik, Eguberri egunetik, eta horietako 2.822 positibo azken 24 orduetan atzeman dituzte. Hala, Espainian 1.879.413 pertsona kutsatu dira pandemia hasi zenetik.

Osasun Ministerioak gaur emandako datuen arabera, 298 pertsona gehiago hil dira azken orduetan koronabirusaren eraginez; beraz, 50.122 pertsona hil dira dagoeneko covid-19a Espainiara iritsi zenetik.

Gaur egun, 12.172 gaixo daude ospitaleratuta covid-19agatik Espainian, eta horietako 2.022 gaixo zainketa intentsiboetako unitateetan daude. Azken 24 orduetan, 1.135 ospitaleratze eta 491 alta izan dira.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Gaixotasunak bideoak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Osasun albisteak Medikuen albisteak Erizaintza Nafarroako Ospitale Gunea azken ordukoa Koronabirusa olatu berria Osasunbidea