Gizartea -

POLIZIA OPERAZIOA

Bost pertsona atxilotu dituzte EAEn, haur pornografia sarean zabaltzeagatik

Atxiloketetako hiru Bizkaian egin dituzte eta bana, ostera, Gipuzkoan eta Araban. Haur pornografiaren aurkako polizia operazioan, beste 35 pertsona atxilotu dituzte Estatuan.

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espainiako Poliziak bost pertsona atxilotu ditu Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), haur pornografia sare sozialen bitartez zabaltzea egotzita. Bost atxiloketetako hiru Bizkaian egin dituzte eta beste biak, berriz, Gipuzkoan eta Araban.

Gaur Espainiako Poliziak zabaldutako oharraren arabera, beste 35 pertsona atxilotu dituzte Estatuan, adin txikikoak gehienak.

AEBko National Center for Missing & Exploited Children (NCMEC) zentroak ohartarazi zuen Espainiako Polizia, Estatuko erabiltzaileak sare sozialetan haur pornografiarekin eta prostituzioarekin lotutako delituak egiten ari zirelakoan.

Guztira, egitate horiei lotutako 51 pertsona identifikatu zituzten, horietatik 45 adin txikikoak. Gainera, horietako zazpik ez zuten erantzukizun penalk, materiala banatu zuten unean 14 urtetik beherakoak zirelako.

Denera, 40 pertsona atxilotu dituzte, horietatik 34 adingabeak. EAEn atxilotutako bost pertsona horiez gain, atxiloketak egin dituzte Alacanten, Bartzelonan, Valentzian, Kordoban, Cadizen, Madrilen, Tenerifen, Malagan, Murtzian, Asturiasen, Sevillan, Kanaria Handian eta Zaragozan.

Atxilotuen etxebizitzetatik atzemandako materiala aztertuta Poliziak ondorioztatu duenez, adingabeek ondo pasatzeko trukatzen zuten materiala, hori izatea eta banatzea larria zela konturatu gabe.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaiko albisteak Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Delituak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nerabezaroa albisteak