Gizartea -
Asier Erkoreka
"Txikiteoko lekuak zainduko ditugu itxiera ordua bermatzeko"
Udaltzaingoak "txikiteoko" lekuetan zaintza "zorrotza eta ikusgarria" egingo du itxiera ordutegiak bermatzeko.
radio euskadi | eitb media
Pertsona gehienek pandemiari aurre egiteko neurriak errespetatzen dituzten arren, Asier Erkorekak, Euskadiko Udaltzainburuen Elkarteko presidenteak, esan du "beti" dagoela "arauak betetzea kostatzen zaion pertsona talde bat".
Pertsona horietako batzuk omen dira "udalerriz aldatzen direnak, beraienetan lokalak itxita daudelako eremu gorrian egoteagatik".
EAEko udaltzainak "etengabeko lana egiten ari dira pandemiaren hasieratik", Erkorekaren esanetan. Horren harira, azpimarratu du bereziki "prebentzioa" lantzen dutela pertsona pilaketak gerta daitezkeen lekuetan.
Argitu du gaur gauean bereziki zainduko dituztela "goizean eta arratsaldean, itxiera baino lehenago, txikiteoko ohiko lekuak".
Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan azaldu duenez, udaltzainek "txikiteoko" lekuetan zaintza "zorrotza eta ikusgarria" egingo dute itxiera ordutegiak bermatzeko.
Pirotekniaren erabilerari dagokionez, udal bandoek debekatu egiten dutela gogorarazi du, eta erabiliz gero, bai kalean bai etxeko balkoi edo leihoetan, ondorioak izan daitezkeela.
(Radio Euskadiren albistea, eitb.eus-en erredakzioan itzulia)