Gizartea -

ELKARRIZKETA

"Ezin da baztertu Gabonen eragina hautematea, beraz, alerta gorena"

Gabonetako ospakizunek kutsatzeen beheranzko joera "arriskuan" jarriko ote duten beldur da Jonan Fernandez. Haren ustez, gazte batzuek ez dituzte neurriak betetzen eta arauak haustea goratzen dute.

Jonan Fernandez
Jonan Fernandez
Jonan Fernandez

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jonan Fernandez Euskal Autonomia Erkidegoko covid-19aren batzorde teknikoko koordinatzailea azpimarratu duenez, Gabonen ondoren aurretik baino egoera txarragoan ez egotea da Eusko Jaurlaritzaren helburua. "Beheranzko joera bat generaman eta garrantzitsua da horri eustea". Izan ere, Fernandezen hitzetan, litekeena da Gabon gauaren eta Eguberri egunaren eragina kutsatze berrietan islatzea.

Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egin dioten elkarrizketan, "alerta" gorenari eustea aldarrikatu du. "Gaurkoa edo biharkoa bezalako egunetan arriskuan jar daiteke orain arte lorturikoa", gehitu du. 

Gizartearen gehiengoak "arazoaren larritasuna" ulertu duela azpimarratu arren, onartu du "sektore batzuek" ez diotela duen "garrantzia" ematen edota arauak haustearen aldeko aldarria egiten dutela. Hori dela eta, horien gaineko "presio pedagogikoari" eustea defendatu du.

Legez kanpoko jaien, kale edanaren edo senideen eta lagunen arteko bilkuren arriskuaz galdetuta, arrisku egoeren inguruan pentsatzeko eskatu die Fernandezek herritarrei. Ildo horretan, arrisku egoera horiek zerrendatu ditu: distantziarik mantendu gabe denbora luzean egotea, aireztapen gutxiko gune itxietan, edo jaterakoan, edaterakoan eta kantatzerakoan musukoa kentzea.

Futbolean Urtezahar egunez ospatuko diren euskal derbiak telebistaz ikusterakoan ere zuhurtzia eskatu du Jonan Fernandezek. "Indarrean dagoen azken dekretuak aipamen berezia egiten die kirol ikuskizunei eta horiek ostalaritzako lokaletan ez ikustea aholkatzen du", azaldu du.

Bestalde, momentuz baztertu egin du neurri murriztaileak gogortzea: "Uste dugu ezarrita dauden neurriekin egoera egonkor mantentzea lortuko dugula uste dugu eta ez dugula neurri berririk hartu beharrik izango urtarrilaren 11ra arte. Baina zuhurtzia guztiarekin diot hau". Egun indarrean dagoen dekretua urtarrilaren 11n berrikusiko da, baina egoera epidemiologikoaren arabera litekeena da LABIren batzorde teknikoa urtarrilaren 4an edo 5ean edota 7an edo 8an biltzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
EAE Gaixotasunak Gabonak Gizartea Prentsa digitalaren azken orduko Albisteak Koronabirusa LABI Osasun albisteak gaur Alarma egoera