Gizartea -

ELKARRETARATZEA

Arrazakeria salatzeko protesta deitu dute Lizarrako Juguettos dendaren atarian

Bertan praktikak egiten hastekoa zen emakume bat ijitoa izateagatik arbuiatu dutela salatzen dute SOS Arrazakeriak, Gaz Kalo ijito elkarteak eta LABek.

PATXI IRIGOYEN | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Polemika piztu da Lizarrako Juguettos jostailu dendaren inguruan. SOS Arrazakeria, Gaz Kalo Nafarroako ijito elkarteen federazioak eta LAB sindikatuak elkarretaratzea deitu dute bihar eguerdian dendaren atarian, ustezko arrazakeria eta diskriminazio kasu bat salatzeko. Pascuala Amadorri gertatua dago polemikaren atzean.42 urteko Pascuala Amador Jimenez, Lizarrako bizilagunaren lan esperientzia ostalaritzaren sektoreari lotutakoa izan da orain arte. Pandemiak gogor kolpatutako sektorea izanik, Mujer Emplea izeneko programan parte hartu zuen, errenta bermatua jasotzen duten emakumeen laneratzea sustatzeko programan, hain zuzen ere.

Behin hura amaituta, Lizarrako Jugettos dendan praktiketako lanaldia hasteko prest zela, azken unean, atzera bota zuen erabakia enpresak. Dendan lapurreta egin zuten izen bereko batzuen senidetzat hartu, eta ez kontratatzea erabaki zuten.

Pascualak "shock egoeran" geratu zela kontatu dio Euskadi Irratiari: "Zergatik naiz ni errudun?" galdetzen dio bere buruari. Garbi du arrazakeria kasua dela eta ijitoa izateagatik ez dutela hartu: "Nahikoa da!"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Nafarroa Langile Abertzaleen Batzordeak Arrazismoa bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Lizarra albisteak