Publizitatea
Itxi

2021/01/06

14:53

Gizartea

Lur-jausia

Plentzia eta Urduliz arteko metro zerbitzua eten dute, luizi baten ondorioz

A. O. | EITB Media

Hori dela eta, Metro Bilbaok autobus zerbitzua jarri du. Lur-jausia goizaldean jazo da, Ardantza zerbitzugunetik gertu, bi udalerri horiek lotzen dituen errepidean.

  • Ardantza zerbitzugunetik gertu izan da luizia. Argazkia: Iker Salgado

    Ardantza zerbitzugunetik gertu izan da luizia.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Metro Bilbaok autobus zerbitzua jarri du Plentzia eta Urduliz geltokien artean, luizi baten ondorioz metro zerbitzua bertan behera utzi ostean.

Lur-jausia goizaldean jazo da, Ardantza zerbitzugunetik gertu, bi udalerri horiek lotzen dituen errepidean.

Horren ondorioz, Plentzia eta Urduliz arteko metro zerbitzua bertan behera geratu da, Metro Bilbaok Twitter bidez zabaldutako mezu batean jakitera eman duenez.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena