Gizartea -

Osasuna

Euskadi organoen donazioan buru diren Europako herrialdeen artean dago

Hamar familiatik bederatzi donazioaren aldekoak dira. 80ko hamarkadan, hamarretik zazpik baino ez zuten organoen donazioa babesten.

Jendea Bilbotik paseoan. EFEren artxiboko irudi
Jendea Bilbotik paseoan
Jendea Bilbotik paseoan. EFEren artxiboko irudi

L.Z. | EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Milioi biztanleko 51,3 organo-emaileko tasa zuen Euskadik iaz. 2019ko datuekin alderatuta, % 21 egin du behera organoen donazioak. Dena den, Gotzone Sagardui Osasun sailburuak nabarmendu duenez, pandemiak horretan izan duen eragina gorabehera, donazioan buru diren herrialdeen artean dago oraindik ere Euskadi.

2000. urteaz geroztik, milioi biztanleko 40 organo-emaileko batezbestekoa gainditu du urtero. "Inoiz beste herrialde batek ez du horrelakorik lortu", Sagarduiren hitzetan.

Azken hamar urteetan, heriotza diagnostikatu dieten pertsonetatik iritsi dira donazioen % 44.

Bestalde, hamar familiatik bederatzi donazioaren aldekoak dira gaur egun. 80ko hamarkadan, hamarretik zazpik baino ez zuten organoen donazioa babesten.

Organo-emaileen heriotzen erdiek garuneko hodietako istripuekin dute zerikusia, % 15 buruan jasotako kolpe larriekin eta % 4 trafiko ezbeharrekin.

2.655 transplante

Milioi biztanleko 100 gaixori egin zieten transplanteren bat Euskadin 2020an. Azken hamar urteetan, guztira, 2.655 transplante egin dituzte, eta kasu gehienetan Europako zentro aurreratuenetan jasotako emaitza antzekoak edo hobeak lortu dituzte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak