Gizartea -
Zorrotzaurreko eremua
Euskaldunako biribilgunea behin betiko kendu dute gauean, Bilbon
Botikazar ibarretik Euskalduna zubira sartu nahi duten ibilgailuek IMQ Zorrotzaurre klinikaren eraikinaren ingurutik egin beharko dute.
A. S. | EITB Media
Euskaldunako biribilgunea behin betiko kendu dute gauean, Zorrotzaurreko eremua urbanizatzeko proiektuko obren baitan, inguru horretan etxebizitza-eraikin berriak egiteko.
Zorrotzaurreko urbanizazio-proiektuko obrek aldaketa ugari ekarri dituzte Bilbora, eta horietako bat Euskaldunako biribilgunea kentzea zen. Egunero milaka ibilgailu igarotzen ziren bertatik Bilboko erdigunera iristeko.
Udalak azaldu duenez, Botikazar ibarretik Euskalduna zubira sartu nahi duten ibilgailuek IMQ Zorrotzaurre klinikaren eraikinaren ingurutik egin beharko dute aurrerantzean.