Publizitatea
Itxi

2021/01/11

14:10

Gizartea

GERTAKARIAK

Hiru pertsona atxilotu dituzte Donostian, mugikorra lapurtzeko gizon bat jotzeagatik

EITB MEDIA

Igandean eraso zioten, 22:00ak aldera, biktima Kontxako pasealekuko arkupeetan harrapatu ostean.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Ertzaintzak 27, 28 eta 31 urteko hiru gizon atxilotu ditu Donostian, Kontxako hondartzan sakelakoa lapurtzeko gizon bat jotzea egotzita.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, erasoa igandean izan zen, 22:00ak aldera. Kontxako pasealekuaren arkupetan zegoen gizon bati mugikorra lapurtu zioten hiru gizonek, bultzatu eta aurpegian eta gorputzean jo ostean.

Biktimak Zubieta kalerantz ihes egin zuen eta Ertzaintzaren patruila bati laguntza eskatu zion. Hainbat hematoma zituen jasandako erasoaren ondorioz.

Erasoa izan zen inguruetara joan ziren agenteek hiru gazte aurkitu eta geldiarazi zituzten. Gertakari horietan parte hartu zutela baieztatu ondoren, agenteek  identifikatutako hiru gizonak atxilotu zituzten.

Antza denez, lapurtutako telefonoa hondartzara bota zuten, eta bertan aurkitu zuten agenteek, erdi lurperatuta. Hiru atxilotuak Donostiako guardiako epaitegiaren esku utzi dituzte gaur, astelehena.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena