Gizartea -

Trafikoa

Lurjausi batek lau ibilgailu kaltetu ditu A-8 autobidean, Bilbon

Luizia Errekalde auzoaren parean gertatu da, Donostiarako noranzkoan. Ez da zauriturik izan, baina ilarak sortu dira.

Lurjausiak pilaketak eragin ditu Donostiarako noranzkoan. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza
Lurjausiak pilaketak eragin ditu A-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan.
Lurjausiak pilaketak eragin ditu Donostiarako noranzkoan. Argazkia: Trafiko Zuzendaritza

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lurjausia izan da arratsalde honetan A-8 autobidean, Bilboko Errekalde auzoaren parean eta Donostiarako noranzkoan, eta lau ibilgailuk kalteak jasan dituzte.

Segurtasun Sailak azaldu duenez, ezbeharra 18:05 inguruan gertatu da. Ez da zauriturik izan, baina Donostiarako noranzkoan errei bat itxita geratu da eta ilarak sortu dira. Ordubete geroago (19:30) pilaketak bere horretan daude.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Bizkaia Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak Luiziak gaur