Gizartea -

GERTAKARIAK

Lau pertsona intoxikatu dira Etxarrenen karbono monoxidoa arnastuta

Familia bateko lau kide —bikote bat eta bi seme— Nafarroako Ospitalegunera eraman dituzte. Hirugarren seme bat ez dute ospitaleratu behar izan.

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Familia bateko lau kide (bikote bat eta bi seme adingabe) intoxikatu dira Etxarrengo (Arakil) etxebizitza batean, kubo batean sartutako txingarren karbono monoxidoa (CO) arnastuta.

Intoxikatuak Nafarroako Ospitalegunera eraman dituzte, eta hirugarren seme bat ez dute ospitalera eraman behar izan.

Gertakaria 00:15 aldera izan da. Kaltetutako gizonak berak SOS Nafarroako 112 telefonora deitu du bere bi semek konortea galdu dutela jakinarazteko, eta, txingarren jarioak kalte egin dielakoan, etxe barruan zuen kuboa etxeko balkoira atera duela gaineratu du.

Altsasuko suhiltzaileak bertaratu direnean, familia eskailera-buruan aurkitu dute. Irurtzungo mediku-taldea familia artatzen ari zen eta konortea galdu duten adingabeak bere onera itzulita zeuden.

Kaltetuak Nafarroako Ospitalegunera eraman dituzte anbulantzian.

Suhiltzaileek CO maila arriskutsuak neurtu dituzte etxebizitzaren barruan, eta, hori dela eta, aireztatu egin dute. Foruzaingoak ikerketa abiatu du gertatutakoa argitzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Foruzaingoa Suhiltzaileak Nafarroako Ospitale Gunea