Gizartea -
KORONABIRUSA
2021eko Xabieraldiak bertan behera utzi dituzte Nafarroan pandemia dela eta
Hala ere, Xabierren Graziaren Bederatziurrenaren ospakizunak egingo dira martxoaren 4tik 12ra, edukiera mugatuarekin, une horretan indarrean dagoen araudia betez.
A. S. | EITB Media
Nafarroako Elizak ez du Xabieraldia egingo 2021eko martxoan, covid-19aren pandemiaren ondorioz, eta ez dira lehen eta bigarren Xabieraldiei dagozkien mezak egingo. Iaz ere, arrazoi bera dela medio, ez da Xabierko gaztelurako erromesaldirik egingo.
Oscar Azcona Xabieraldien zuzendariak, Francisco Perez Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako gotzainaren izenean, ohar batean jakinarazi duenez, "pandemiaren ondorioz bizi dugun egoera ikusita, ez da Xabieraldirik egingo 2021eko martxoan". "Horregatik, lehenengo eta bigarren Xabieraldiei dagozkien mezak ere ez dira egingo", gaineratu du.
Mezarik ez dute egingo, baina bai egingo dituzte San Frantzisko Xabierkoaren omenezko Graziaren Bederatziurrenaren ospakizunak martxoaren 4a eta 12a bitartean Xabierren, edukiera mugatuarekin, une horretan indarrean dagoen araudia betez.
Graziaren Bederatziurrena ospatzeko ekitaldien ordutegiak www.javieradas.com eta www.santuariojaviersj.org webguneetan kontsultatu ahalko dira.