Gizartea -

Koronabirusa

Baheketa Bizkaiko 25 egoitzatako eta eguneko zentrotako 756 langilerentzat, Durangon

Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetako adineko pertsonentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako zentro soziosanitarioetako, egoitzetako eta eguneko zentroetako langileak dira.

Agurainen, baheketa ari dira egiten. Argazkia: EFE.
Agurainen, baheketa ari dira egiten
Bizkaiko egoitzetako eta eguneko zentroetako profesionalentzat baheketa, Durangon

0:40

J. E. | EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak baheketa prebentiboa egingo die ostegun honetan Durangaldea eta Lea-Artibai eskualdeetako adineko pertsonentzako eta desgaitasuna duten pertsonentzako 25 zentro soziosanitarioetako, egoitzetako eta eguneko zentroetako langileei.

Guztira, 756 langile deitu dituzte. 9:00etan hasiko da baheketa, Durangoko Elkartegian.

Testuinguru horretan, Bilbon, Santa y Real Casa de la Misericordia egoitza-zentroan, 13 adineko pertsonak eman dute positibo, ostiralean txertoaren lehen dosia jasota. Zamudion, Truiondo egoitzan, 65 erabiltzaile daude kutsatuta. Bizkaian, Aldundiak jakitera eman duenez, 340 egoiliarrek eman dute positibo, azken egunotan.

Gizarte Ekintza Sailaren Ikuskaritza eta Kontrol Zerbitzuaren arabera, astearteko azken orduetan 240 egoiliar zeuden kutsatuta adineko pertsonentzako Bizkaiko 154 egoitzetan (aurreko zenbaketan baino 109 gehiago), eta 31 zeuden ospitaleratuta (bost gehiago).

Hala, 14 zentrotan dago egoliarren bat kutsatuta: Marcelo Gangoiti-Muskizen (84), Truiondo-Zamudion (55), Txurdinagabarri-Bilbo (18), Anai Cantero I-Bilbo (16), Arandia-Arrigorriaga (15), Beato Domingo Iturrate-Getxo (12), Arratiako Egoitza-Dima (10), Gallarta-IFAS Laguntza Zentroa (9), Misericordia-Bilbo (9), Bilbozar-Bilbo (3), Caser Artxanda-Bilbo (3) Indautxu Gurena-Bilbo (3), Artibai-Ondarroa (3) eta Len-Turtzioz (2).

Halaber, 84 lagun daude Birjinetxeko unitate espezializatu soziosanitarioan, koronabirusak kutsatuta. Horietako 57 egoitza-zentroetako erabiltzaileak dira, eta beste 27ak, aldiz, hauskortasun-egoeran daude, eta koarentena ari dira egiten, ospitaleratu eta gero.

Unbeko unitate espezializatuan, berriz, 23 lagun daude (12, egoitza-zentroetakoak; 11, hauskortasun-egoeran dauden pertsonak).

Agerraldia, Zamudioko Truiondo egoitza-zentroan

Aldundiak emandako datuetan, Zamudioko Truiondo egoitza-zentroan atzemandako agerraldiaren gaineko hainbat datu daude. Bertan, 113 erabiltzaile eta 80 langile daude; azken PCR proben arabera, 65 egoiliarrek eman dute positibo (60 asintomatikoak dira), hau da, astelehenean baino 29 gehiago.

Horietako 55 egoitzan daude, hiru ospitalean, eta zazpi unitate soziosanitario espezializatuetan. Halaber, 32 langilek eman dute positibo.

Bilbon, Santa y Real Casa de la Misericordia egoitzan (177 erabiltzaile eta 180 langile daude bertan), 13 egoiliar daude kutsatuta; lauk sintomak dituzte. Lau horietako bat ospitaleratu dute, eta beste hirurak, aldiz, unitate soziosanitario espezializatuetara eraman dituzte.

Egoitzan kutsatuta dauden bederatzi erabiltzaileak asintomatikoak dira. Bost langilek eman dute positibo. Zentroko erabiltzaileek eta langileek aurreko ostiralean, urtarrilaren 8an, jaso zuten covid-19aren aurkako txertoaren lehen dosia.

Guztira, egoitzetan dauden 2625 erabiltzailek gainditu dute gaixotasuna (negatibo eman dute, positibo emanda); azken orduetan, 22 erabiltzaile sendatu dira. Langileei dagokienez, 137k zuten baieztatutako positiboa (aurreko zenbaketan baino lauk gutxiago), eta beste 95 bakartuta zeuden (covid-19a baieztatu gabe), igandean baino hiru gutxiago.

Azken orduetan, covid-19a zuten lau egoiliar zendu dira. Pandemia hasi zenetik, 145 hil dira, beraz.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Osasun Zerbitzu Publikoa Zer gertatu da gaur Bizkaian? Gaixotasunak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Zientzia berriak Medikuntza albisteak Sendagileen albisteak Adinekoentzako egoitzak gaur Basurtuko ospitalea albisteak Gurutzetako ospitalea Erizainak azken ordukoa Botikak albisteak Txertoak egutegia Donostia Unibertsitate Ospitalea Arabako Unibertsitate Ospitalea Nafarroako Ospitale Gunea COVIDaren agerraldiak gaur Galdakao-Usansolo Ospitalea azken ordukoa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur Bizkaiko Foru Aldundia azken ordukoa