Gizartea -

AUTO-ISTRIPUA

Auto bat irauli egin da Lerinen, bidean zegoen animalia bat saihesten saiatuta

Istripua atzo 22:10ean gertatu zen, NA-601 errepidean, Lerin parean, eta ibilgailua gidatzen ari zen emakumea arin zauritu zen.

Ibilgailua iraulita, Lerinen. Argazkia:
Ibilgailua iraulita, Lerinen.
Ibilgailua iraulita, Lerinen. Argazkia:

A. S. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Emakume bat arin zauritu da Lerinen, Nafarroan, bidean zegoen animalia bat sahiesten saiatu eta gidatzen ari zen ibilgailua irauli ostean.

Istripua atzo 22:10ean gertatu zen, NA-601 errepidean, Lerin parean, eta emakumea Lizarrako ospitalera eraman zuten.

Ibilgailua bide erdian irauli egin zen , eta Lodosako suhiltzaileek kendu zuten, Nafarroako Guardia Zibileko agenteak eginbideez arduratzen ziren bitartean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken ordukoa Lizarra