Gizartea -

SUTEA

Bi pertsonak erredurak egin dituzte Zarauzko etxebizitza batean piztutako sutean

Zaurituetako bat Donostia Ospitalera eraman dute. Sua piztu den etxebizitza eraikina jendez hustu dute, suhiltzaileek sua itzali duten arte.

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sutea izan da bart Zarauzko etxebizitza eraikin batean, eta, ondorioz, bi pertsonak erredurak egin dituzte.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, sutea 03:15 aldera piztu da Urdaneta kaleko etxebizitza eraikin bateko laugarren pisuan. 

Sua hasi den etxebizitzako bi bizilagunek erredurak egin dituzte eta horietako bat Donostia Ospitalera eraman behar izan dute.

Halaber, eraikineko gainerako bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hala ere, suhiltzaileek sua itzali ostean, etxera itzultzeko baimena jaso dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Albisteak Gipuzkoa EAE Suteak argazkiak Zarautz bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak azken ordukoa