Gizartea -

BIZKAIA

Sexu grina indartzeko 2.000 pilula atzeman dituzte Bilboko Aireportuan

Konfiskatutako materialak 30.000 euro inguruko balioa izango luke merkatu beltzean.

Bilboko aireportuan atzemandako materiala. Argazkia: Espainiako Gobernua
Bilboko aireportuan atzemandako materiala
2.000 pilula sexu-indartzaile atzeman dituzte Loiuko aireportuan

0:33

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Azken egunetan, sexurako grina indartzeko 2.000 pilula inguru atzeman dituzte Bilboko Aireportuan. Zehazki, Dominikar Errepublikatik zetozen bi bidaiariren maletatan aurkitu dute materiala Guardia Zibilak eta Zerga Agentziak.

Duela hiru aste, Parisen geldialdia egin ostean Bilbon lur hartu zuen hegaldi batean, Dominikar Errepublikatik zetorren bidaiari bati 1.000 pilula aurkitu zizkioten, arropa artean ezkutatuta.

Iragan asteazkenean, bere gauzen artean 960 zeramatzan bigarren bidaiari bat hauteman zuten agenteek. Kasu honetan, Santo Domingotik Bilbora bidean Madrilen egin zuen geldialdia.

Guardia Zibilak ikertzen jarraitzen du, kasu bakanak ote diren edota elkarren artean harremana duten argitzeko. Gainera, Bilboko guardia epaitegiaren esku utzi dute auzia.

Aipaturiko bi bidaiariei, osasunaren kontrako delitua leporatzen diete, baimenik gabe sendagaiak garraiatzeagatik.

Konfiskatutako materialak 30.000 euro inguruko balioa izango luke merkatu beltzean.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Loiuko Aireportua Azken ordukoa Bizkaia Delituak Gizartea albisteak Eguneko albisteak Gaurko azken orduko albistea Dominikar Errepublika gaur Medizinak albisteak