Gizartea -

GAS LEHERKETA MADRILEN

Dagoeneko lau dira Madrilgo gas leherketan hildakoak

Ezbeharrean zaurituetako bat hil da goizaldean La Paz ospitalean. 36 urteko apaiza da hildakoa.

Madrilgo Toledo kalea airetik ikusita, gas leherketaren ostean. Argazkia: EFE
Madrilgo Toledo kalea airetik ikusita, gas leherketaren ostean
Madrilgo Toledo kalea airetik ikusita, gas leherketaren ostean. Argazkia: EFE

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Madrilen atzo gertatutako gas leherketan zaurituetako bat hil da goizaldean La Paz ospitalean, eta, beraz, dagoeneko lau dira ezbeharrean hildakoak. 36 urteko apaiza da hildakoa.

Leherketaren unean, eraikineko gas galdara berrikusten ari zen teknikari batekin batera. Antza denez, aspaldian arazoak ematen ari zen.

Madrilgo Elizbarrutiak bere Twitter kontuaren bitartez jakinarazi duenez, 36 urteko apaiza 01:42an hil da, istripuan izandako zaurien ondorioz.

Leherketa atzo arratsaldean gertatu zen Toledo kaleko eraikin batean, Paloma elizaren aldamenean. Hain zuzen ere, eliza horrena da leherketa izan zen lekua eta saloiak ez ezik apaizen etxebizitzak zeuden bertan.

Hildako gainerako pertsonak hauek dira: leherketaren unean kalean zeuden bi gizon (bat 85 urteko gizona) eta galdara konpontzera joandako teknikaria. Gainera, 10 pertsona zauritu ziren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Madril