Publizitatea
Itxi

2021/01/22

10:54

Gizartea

ELKARRIZKETA

Jose Luis Sabas: "Osakidetzak bazekien Santa Marinan guztiok txertatuko ginela"

O. A. | EITB MEDIA

Santa Marina ospitaleko zuzendari gerente ohiak elkarrizketa batean adierazi duenez, Osasun sailburua eta Osakidetzako zuzendari nagusia jakinaren gainean zeuden eta ez zioten eragozpenik jarri.

  • Santa Marina ospitalea

    Santa Marina ospitalea. EiTBren bideo batetik ateratako irudia

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Jose Luis Sabas Santa Marina ospitaleko zuzendari gerente ohiak ostiral honetan elkarrizketa batean adierazi duenez, Osasun sailburuak eta Osakidetzako zuzendariak bazekiten Santa Marinan denak txertatuko zirela. Jose Luis Sabasek dimisioa aurkeztu zuen asteazkenean, covid-19aren aurkako txertoa jarri zuela zabaldu ostean.

"Osakidetzak bazekien Santa Marinan guztiok txertatuko ginela eta mehatxuengatik eman dut dimisioa", gehitu du.

El Correo egunkariari eskainitako elkarrizketa batean azpimarratu duenez, Osasun sailburua eta Osakidetzako zuzendari nagusia jakinaren gainean zeuden ospitaleko langile guztiak txertatuko zirela eta ez zioten eragozpenik jarri. 

Jose Luis Sabasen esanetan, zuzendaritzako kideak azkenetakoak izan ziren txertoa hartzen eta soberan geratutako dosiak ipini zizkieten. Antza denez, asteartean izan zen hori eta asteazkenean hedabideetan zabaldu zen albistea.

Ez du ezer txarrik egin izanaren kontzientziarik eta txertoa jartzeko unea bideoan eta argazkitan jaso zutela gehitu du. Jose Luis Sabasen iritziz, 67 urte izanik, bera paretik kentzeko baliatu du Osakidetzak txertoen auzia.

Sabasek nabarmendu duenez, dimititzera behartu dute, osterantzean, zuzendaritza talde osoa kargugabetuko zutela iradoki omen ziotelako.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena