Gizartea -

GETXO

Trafikoa moztu dute Getxoko kale batean, eraikin bat erortzeko arriskuagatik

Udaltzaingoak trafikoa eten du Algortako Etorbidean, Mariandresena kalearen eta Foruen kalearen arteko zatian. Euskal Herria kaletik egin daitezke Algortako sarrera-irteerak.

Algortako Etorbidea, Getxo. Argazkia: Getxoko Udala
Algortako Etorbidea, Getxo.
Algortako Etorbidea, Getxo. Argazkia: Getxoko Udala

EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Getxoko Udaltzaingoak trafikoa eten du Algortako etorbidea, Mariandresena kalearen eta Foruen kalearen arteko zatian, etorbide horretako 68. zenbakian dagoen eraikina berehala erortzeko arriskuan dagoelako. Algortara sartu edo bertatik artera nahi diren ibilgailuak Euskal Herria kaletik bideratu dute.

Udal-arkitektoak egindako txostena ikusita hartu dute erabaki hori. Udaltzaingoak Udaleko zerbitzu teknikoak jakinaren gainean jarri zituen eraikinean pitzadurak agertu eta fatxadako harri bat erori ondoren.

Udala eraikinaren jabeekin harremanetan jarri da. Eraikina hutsik zegoen fatxadaren zati bat kalera erori zenean, eta pertsonen arriskua saihesteko premiazko neurriak hartzeko eskatu dio.

"Arrisku hori saihestu arte", kalea itxita egongo da trafikoarentzat tarte horretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Herriak eta Hiriak Getxo Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Etxebizitza