Gizartea -
Azaroaren 26an
Martxa, torturatzeagatik zigortutako 4 guardia zibil askatzeagatik
Igor Portu eta Mattin Sarasola ETAko kideak torturatzea egozten zieten lau guardia zibilak aske uztea erabaki duen auziaren aurkako manifestazioa deitu dute.
Erredakzioa
Torturaren Aurkako Taldeak (TAT), Alternatibak, ezker abertzaleak, Aralarrek, EAk, LABek, STEE-EILASek, Etxeratek eta beste hainbat elkartek datorren azaroaren 26rako manifestazioa deitu dute Iruñean "torturaren aurka eta irtenbide demokratiko baten alde".
Donostian egin duten prentsaurreko batean, Ane Ituiño eta Lorea Bilbao TATeko bozeramaileak ohar bat irakurri dute eta Golem zinemetatik arratsaldeko 17.30 hasiko den manifestazioan parte hartzeko deitu dute. Prentsaurrean egon diren Porturen gurasoekin batera, Rufi Etxeberria, ezker abertzaleko ordezkaria egon da, baita Lau Haizetara Gogoan, EHko Giza Eskubideen Behatokia, Etxerat, Gazte Independentistak, Bilgune Feminista, Ezker Soberanista, Euskaria Fundazioa eta Esaiteko hainbat kide ere.
Auzitegi Gorenak, Igor Portu eta Mattin Sarasola torturatzeagatik zigortuta zeuden lau guardia zibiak aske utzea erabaki du.
Auzitegi Gorenaren erabakia "eskandalu poltikoa" dela esan dute eta "torturaren errealitatea" ezkutatu nahi dutela salatu dute, baita "zigorgabetasuna" ere. "Tortura ez zigortzeko nahi politiko garbi bat dago auzi honetan", adierazi dute.
Bestalde, auzia "Euskal Herriak gatazkaren konponbidea bilatzeko prozesuaren aurkako norabidean" doala esan dute.