Gizartea -

KORONABIRUSA

Koronabirus kasuek 100 milioiren langa gainditu dute munduan

Koronabirusaren gaitza gehien pairatzen ari den herrialdea Ameriketako Estatu Batuak dira, Indiaren, Brasilen, Errusiaren, Erresuma Batuaren eta Frantziaren aurretik.

Ameriketako Estatu Batuak dira kutsatu gehien dituen herrialdea. Argazkia: EFE
Ameriketako Estatu Batuak dira kutsatu gehien dituen herrialdea
Ameriketako Estatu Batuak dira kutsatu gehien dituen herrialdea. Argazkia: EFE

O. A. | EITB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Koronabirusak 100 milioi pertsona baino gehiago kutsatu ditu munduan, Johns Hopkins unibertsitateak astearte honetan emandako azken datuen arabera.

Ameriketako Estatu Batuak dira positibo gehien izan duen herrialdea (25.362.794 kasu eta 423.010 hildako), Indiaren (10.676.838 kasu eta 153.587 hildako), Brasilen, (8.871.393 kasu eta 217.664 hildako), Errusiaren (3.716.228 kasu), Erresuma Batuaren (3.680.101 kasu) eta Frantziaren (3.116.355 kasu) aurretik.

Bi eta hiru milioi kasu artean dituzte Espainiak (2.593.382), Italiak (2.475.372), Turkiak (2.435.247), Alemaniak (2.154.656) eta Kolonbiak (2.027.746).

Covid-19ak jota hildakoak, ostera, 2.149.818 pertsona dira. Ameriketako Estatu Batuetan hil dira pertsona gehien, 423.010; Brasilen (217.664), Indiaren (153.587), Mexikoren (150.273) eta Erresuma Batuaren (100.358) aurretik.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Ameriketako Estatu Batuak albisteak Europa bideoak Errusia argazkiak Erresuma Batua argazkiak Frantzia argazkiak Gaixotasunak albisteak Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea India bideoak Brasil Latinoamerikako albisteak Australia albisteak gaur Asia Ozeania azken ordukoa COVID olatu berria