Gizartea -

Koronabirusa

Baheketa egingo dute Iruñeko gimnasio bateko erabiltzaileen artean

Nafarroako hiriburuko Olympia gimnasioan agerraldia atzeman dute, eta oraingoz 12 kasu baieztatu dituzte.

Gimnasio baten artxiboko irudia. Argazkia: Efe
Gimnasio baten artxiboko irudia. Argazkia: Efe
Gimnasio baten artxiboko irudia. Argazkia: Efe

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Osasun Departamentuak covid-19a atzemateko proba egitera deitu ditu Iruñeko Olympia gimnasioko erabiltzaileak. Hilaren 18tik 26ra, biak barne, egon zirenei esan diete probetan parte hartzeko, 12 kasu positibo atzeman ostean.

Foru Gobernuak herritarren laguntza eskatu du, aipatu datetan gimnasioan egon zirenek hitzordua eska dezaten covid-19aren proba egiteko.

Hala, 648 20 04 00ra deitu beharko dute, ostegun honetako 08:00etatik 22:00etara, hitzordua eskatzeko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa gaur Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Alarma-egoeraren amaiera