Gizartea -

KORONABIRUSA

40 pertsonari isuna, Erriberako merkatuaren inguruan kale-edanean aritzeagatik

Kalean alkohola edaten ari ziren, sei pertsona baino gehiagoko taldeetan, musukorik gabe eta segurtasun distantzia errespetatu gabe.

EITB MEDIA | EUROPA PRESS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udaltzaingoak isuna jarriko die atzo iluntzean Erriberako merkatuaren atzeko aldean, San Anton zubiaren inguruan, kale-edanean ari ziren 40 pertsona ingururi. Kalean alkohola edaten ari ziren, sei pertsona baino gehiagoko taldeetan, musukorik gabe eta segurtasun distantzia errespetatu gabe. 

Udaleko iturriek jakinarazi dutenez, jende multzo bat kalean alkohola edaten ari zela jakin ondotik, 19:30ak aldera, udaltzainak Erriberako merkatuaren inguru horretara bertaratu ziren. Parte-hartzaileak identifikatu zituzten eta isuna ezarriko diete, koronabirusari aurre egiteko araudia ez errespetatzeagatik.

Ez zen istilurik izan.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Herriak eta Hiriak Zer gertatu da Bizkaian? Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak bideoak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken orduko albistea Osasun albisteak Koronabirusa Zer egin daiteke Euskadin?