Publizitatea
Itxi

2021/01/28

18:18

Gizartea

Europar Batasuna

Bruselak txertoen esportazioak eragozteko mekanismo bat sortu du

agentziak | eitb media

Mekanismoa ez zen existituko "mundu ideal batean", baina Bruselak bere burua zaintzeko "beharra" ikusi du AstraZeneca enpresa britainiar-suediarrarekin izaten ari den lehia dela eta.

1:5
Koronabirusaren aurkako txertoa. ETBren bideo batetik ateratako irudia.
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Europako Batzordeak Europar Batasunean covid-19ari aurre egiteko ekoitzitako txertoak beste herrialde batzuetara esportatzea eragoztea ahalbidetuko duen "premiazko" mekanismo bat sortu du.

Mekanismoa ez zen existituko "mundu ideal batean", baina Bruselak bere burua zaintzeko "beharra" ikusi du AstraZeneca enpresa britainiar-suediarrarekin izaten ari den lehia dela eta. Izan ere, AstraZenecak adostutako txerto kopuruaren % 25 emango dio EBri, eta horren aurrean, "premiazko neurriak" hartu behar izan omen dituzte.

"Gardentasun" mekanismo hori berehala ezarri nahi dute (xehetasun batzuk argitutakoan), eta 2021eko lehenengo hiruhilekoan egongo da martxan.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena