Gizartea -

Lan-istripua

Sestaoko ACBn izandako leherketa batek alarma piztu du, baina ez da kalterik izan

Enpresak jakinarazi du altzairu-fabrikako zeparekin izandako arazo batengatik izan dela eztanda, baina ez duela kalte materialik edo pertsonalik eragin.

agentziak | eitb media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sestaoko (Bizkaia) ACBn, ArcelorMittal multinazionalaren altzairu-fabrikan, eztanda handi bat izan da, eta alarma piztu da inguruetan, baina ez du kalterik edo zauriturik utzi.

Sestao osoan ez ezik, itsasadarraren beste aldean ere entzun da leherketa, 22:00ak baino lehentxeago, eta sute txiki bat ere izan da.

Sestaoko Udalak sare sozialetan jakitera eman duenez, ACBk azaldu dio zeparekin izandako arazo batengatik izan dela eztanda, baina ez duela kalte materialik edo pertsonalik eragin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Sestao Azken ordukoa Bizkaia Multinazionalak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak