Gizartea -

KORONABIRUSA

15 arnasgailu eta ZIUetarako ekipamendua utzi dizkio EAEk Errioxari

Errioxako Gobernuak bertan behera utzi ditu presazkoak ez diren ebakuntza guztiak eta, gainera, hainbat ebakuntza gela egokitu ditu Zainketa Intentsiboen Unitateko ohe gisa.

Gaixo bat, Zainketa Intentsiboen Unitatean. Artxiboko argazkia: EFE
Gaixo bat, Zainketa Intentsiboen Unitatean
Gaixo bat, Zainketa Intentsiboen Unitatean. Artxiboko argazkia: EFE

EITB MEDIA | EFE

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) 15 arnasgailu eta Zainketa Intentsiboen Unitateetarako (ZIU) tresneria utzi dizkio Errioxari, koronabirusa tarteko, lurralde horrek bizi duen osasun egoera "kritikoari" aurre egiteko. Hala iragarri du gau Sara Alba Errioxako Osasun kontseilariak.

Sara Albak eskerrak eman dizkio EAEri materiala lagatzeagatik, eta "Osasun Sistema Publikoaren elkartasunaren" baitan kokatu du trukea.

Azken asteetan neurri murriztaile berriak hartu ditu Errioxako Gobernuak, Espainiako Gobernuak ezarritako alarma egoeraren baitan. Gauzak horrela, funtsezkoak ez diren jarduera guztiak itxi ditu eta bizikideen arteko bilerak soilik baimendu ditu.

Errioxak Zainketa Intentsiboen Unitateetako 77 ohe prestatu ditu. Horretarako, Logroñoko San Pedro ospitaleko 16 ebakuntza gela ZIUko ohe gisa egokitu ditu.

Horrez gain, ospitaleko beste gune batzuk ere egokitu ditu. Hori egin ahal izateko, bertan behera utzi ditu presazkoak eta onkologiakoak ez diren ebakuntza guztiak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak albisteak Gizartea Gaurko titularrak Eguneko albisteak Osasunari buruzko albisteak Erizaintza albisteak Botikak albisteak COVID kasuak Logroño azken ordukoa