Gizartea -

Koronabirusa

Pfizerren txertoaren 16.380 dosi eta Modernaren 2.200 jaso ditu Euskadik

Moderna botika etxeak covid-19aren aurka garatutako txertoaren 2.200 dosi horiek hasiera batean aurreikusitakoa baino egun batzuk beranduago iritsi dira.

Pfizerren txertoa. Argazkia: EFE
Pfizerren txertoa. Argazkia: EFE
Pfizerren txertoa. Argazkia: EFE

EiTB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Covid-19ari aurre egiteko Pfizer botika etxeak garatutako txertoaren 16.380 dosi eta Modernaren 2.200 heldu dira astelehen honetan Euskadira.

Gotzone Sagardui Osasun sailburuak iragan asteartean Gasteizen emandako prentsaurrekoan azaldu zuen Osasun Ministerioak jakinarazi ziela Modernaren txertoak "aurreikusitakoa baino beranduago" hel zitezkeela Euskadira.

Modu horretan, urtarrilaren amaieran iristekoak ziren dosi horiek gaur bertan heldu dira.

Espainiako Gobernuak eta Modernak hitzartutako akordioaren arabera, geroz eta txerto sorta handiagoak bidaliko dituzte, otsailaren amaieran 600.000 dosira iritsi arte.

BioNTech-Pfizer txertoak bezala, Modernak garatutakoak ere bi dosi behar ditu eraginkorra izateko.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Bizkaia Gipuzkoa Araba Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Albisteak Zientzia Osasun albisteak Medikuak Basurtuko ospitalea Gurutzetako ospitalea Erizaintza Sendagaiak Txertoak Donostia Ospitalea Txagorritxu Ospitalea Koronabirusa Galdakao-Usansolo Ospitalea Anbulatorioak