Gizartea -

Istripua

Txirrindulari bat hil da Barakaldoko Argalario mendian izandako ezbeharrean

Menditik jaisten ari zenean bidetik atera da eta zuhaitz bat jo du. Biktima 41 urteko barakaldarra da.

EITB MEDIA | AGENTZIAK

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Txirrindulari bat hil da Barakaldoko Argalario menditik jaisterakoan izandako istripuan, Udalak jakinarazi duenez.

Biktima 41 urteko barakaldarra da. Lagun batekin joan da Argalariora eta menditik jaisterakoan gertatu da ezbeharra.

Laguna atzean utzi du azkarrago zihoalako eta bidean beste txirrindulari bat ere aurreratu du. Azken hori istripuaren lekuko izan da eta bere testigantzaren arabera, gizona ezustean bidetik atera da eta zuhaitz batekin egin du talka.

Inguruan zenbiltzan pertsona batzuk ahalegindu dira txirrindularia suspertzen, eta Udaltzaingoa eta anbulantzia bertaratu direnean osasun langileak ere saiatu dira, baina, tamalez, ezinezkoa izan da.

Ikerketa judizial bat jarri dute martxan.

 

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Barakaldo Euskal Autonomia Erkidegoa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Mendiko istripuak