Gizartea -
GERTAERA
Hezur arrasto gehiago aurkitu dituzte Barrikan, giza gorpuzkiak azaldu ziren lekuan
Urtarrilaren 22an bi eskopeta tiro zituen eskeleto baten zatiak aurkitu zituzten leku berean topatu dituzte.
A. S. | EITB MEDIA
Ertzaintzak hezur arrasto gehiago aurkitu ditu Barrikan, urtarrilaren 22an bi eskopeta tiro zituzten hezurdura zatiak aurkitu zituzten lekuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Arrasto berriak aurkitu ondoren, Ertzaintzako agenteek ikerketarekin jarraituko dute. Urtarrilaren 22an kartutxu baten ondoan topaturiko hezurdura zatiei gehitu zaie aurkikuntza berria.
Auzitegiko medikuen arabera, 35 edo 40 urteko gizon batena izan daiteke gorpua, eta duela 15 urte hil zitekeen. Bi tiro zituen bularrean eta sorbaldan. Hori dela eta, Ertzaintza hilketa edo suizidioa aztertzen ari da heriotzaren arrazoi gisa.