Gizartea -

Koronabirusa

100 positibotik behera zenbatu dituzte Nafarroan, hilabeteren ostean

Hain zuzen ere, 87 kasu positibo atzeman dituzte azken 24 orduetan, eta % 3,7ko tasa du gaur-gaurkoz Nafarroak. Bestalde, hiru pertsona hil dira covid-19ak jota.

Osasun langile bat PCRak egiten. Argazkia: EFE
Osasun langile bat PCRak egiten.
Osasun langile bat PCRak egiten. Argazkia: EFE

EITB Media

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroan nabarmen egin du behera kutsatze kopuruak. Larunbat honetan 87 covid-19 kasu atzeman dituzte, bezperan zenbatutako positiboen (171) ia erdia.

Positiboen tasa, berriz, % 3,7an dago, eta guztira 2.350 proba egin dituzte (1.991 PCR eta antigenoen 359 test) Nafarroako osasun sistema publikoan, Foru Gobernuak jakinarazi duenez. Ospitaleen egoerari buruz zehaztu du 187 gaixo daudela covid-19k jota, eta hiru pertsona hil direla.

Hain zuzen ere, 74 urteko gizon bat eta 88 urteko bi emakume dira hildakoak. Emakumeetako bat duela egun batzuk zendu zen. Orotara, 1.055 heriotza izan dira covid-19arekin lotuta Nafarroan.

Bestalde, larunbatean sei ospitaleratze berri izan dira; horietako bat bera ere ez ZIUn.

Zonaldeka banatuta, Iruñerriak ditu kasu gehien (% 46). Lizarran positiboen % 9 pilatu dira, eta Tuteran % 6. Gainerako kasuak (% 39) Nafarroa osoan zehar daude banatuta.

Adin-tarteka, 45 eta 59 urteko bitartekoen artean izan du eraginik handiena covid-19ak azken egunotan (kasuen % 29). Gertutik jarraitzen dio 15 eta 29 urtekoen tarteak (kasuen % 21). Batezbesteko adina 43,5 urtetan dago.

Aipatzekoa da, halaber, positiboen % 59 gizonezkoak direla, eta % 41 emakumezkoak.

Osasunbideak emandako datuetan oinarrituta, 187 pertsona daude ospitalean covid-19ak jota (atzo baino bost gutxiago). ZIUn, berriz, 32 gaixo daude (atzo bezain beste), eta 15 lagunek etxean jasotzen dute arreta. Gainerako 140 pazienteak logela arruntetan daude.

Txertaketari dagokionez, 617 dosi jarri zituzten larunbatean. Horrek esan nahi du 34.497 direla dagoeneko gaur arte jarritako txertoak. Txertaketa prozesua, baina, 11.069 pertsonak amaitu dute, bigarren dosia hartuta.

Kasu berriak 632ra jaitsi dira EAEn

Covid-19aren pandemiarekin lotutako 632 kutsatze berri atzeman dituzte Euskal Autonomia Erkidegoan azken 24 orduetan, bezperan baino 315 gutxiago. Guztira, 10.104 proba egin dituzte, eta positiboen tasa % 6,2tik % 6,3ra igo da.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, espazio publiko itxietan, garraio publikoan eta udalerri eta hiri nagusietan da derrigorrezkoa.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñeko albisteak Nafarroa Tutera berriak Gaixotasunak Gizartea bideoak Prentsa digitalaren azken orduko Gaurko azken ordukoa Zientzia albisteak Osasunari buruzko albisteak Medikuak Erizaintza gaur Medizinak albisteak Txertoak azken ordukoa Zer gertatu da Barañain herrian? Nafarroako Ospitale Gunea Koronabirusa Anbulatorioak albisteak Osasunbidea gaur