Gizartea -
KORONABIRUSA
229 zigor proposamen aurkeztu dituzte asteburu honetan Gasteizen
Salaketarik ugarienak maskara ez erabiltzeagatik izan dira, 90 guztira; ondoren, kalean alkohola kontsumitzeagatik, 45.
N.B. | EITB MEDIA
Gasteizko Udaltzaingoak 229 zigor proposamen aurkeztu ditu asteburu honetan covidaren aurkako neurriak ez betetzeagatik, aurrekoan baino 135 gehiago, 94 zigorren berri eman zutenean.
Gasteizko Udalak zehaztu duenez, salaketarik ugarienak maskara nahitaez ez erabiltzeagatik izan dira, 90 guztira; ondoren, kalean alkohola kontsumitzeagatik, 45.
Gainera, 44 zehapen jarri zituzten pertsonen arteko distantzia ez mantentzeagatik; 19, sei pertsonako gehieneko taldeen muga ez betetzeagatik; zortzi, etxeratze-agindua hausteagatik; eta beste zortzi, espazio publikoan erretzeagatik bi metroko distantzia errespetatu gabe; beste sei, udalerriaren edo autonomia-erkidegoaren sarrerak eta irteerak ez errespetatzeagatik; eta bederatzi, beste kasu batzuengatik.