Gizartea -
Osasun gatazka
Jaurlaritzak osasun gatazka ebazteko proposamena igorri dio Errioxari
Errioxako Gobernuak jakinarazi duenez, Arabar Errioxako gaixoei eskeintzen dizkieten zerbitzuen trukean Jaurlaritzak proposamen bat igorri die, baina ez dute edukiaren inguruko xehetasunik eman.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzak osasun gatazka ebazteko proposamena igorri dio Errioxako Gobernuari. Pedro Sanzen Gobernuko hainbat iturrik jakinarazi dutenez, Arabar Errioxako gaixoei eskaintzen dizkieten zerbitzuak direla eta sortu den gatazka ebazteko Jaurlaritzaren proposamena jaso dute. Arratsaldeko 14:00etan jaso dute plana, baina ez dute horren inguruko xehetasunik eman nahi izan.
Berria ezagutu baino ordu batzuk arinago, Pedro Sanz Errioxako presidenteak "negoziaketak amaitu eta akordio bat lortzen ez den artean" Gobernuak ez duela "ezer esango" adierazi du.
Rafael Bengoa
Rafael Bengoa Osasun sailburuak atzo adierazi zuenez, Jaurlaritza EAEn artatuak izan nahi duten Errioxako gaixoei zerbitzu gehiago eskaintzea aztertzen ari da Errioxako Gobernuak Arabar Errioxako gaixo gehiago hartzearen trukean.
Bengoaren arabera, ez da prestazio ekonomikorik eskainiko, erkidego desberdinen artean "hitzarmen gehiegi" izatea ez dela komeni azpimarratuta.