Gizartea -

Gabonetako Loteria

Krisiak eta 400.000 €ko sariak Gabonetako Loteriaren salmenta igo dute

"Krisiak jendea ilusionatzea eragin du. Tokatuko balitzaie, irabazitako diruarekin krisiak eragindako zuloak estaliko lituzketelako" esan du Saezventura24.es webguneko marketing zuzendariak.

Gabonetako loteria dezimoak. efe
Gabonetako loteria dezimoak. efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Krisi ekonomikoak eta sari nagusietan izango diren gehikuntzek , batez ere lehen sarian (400.000 eurokoa), internet zein administrazioetan egiten diren salmentak areagotzen ari dira.

Horrela ziurtatu du Zuriñe Saez Ventura24 web orriko marketing zuzendariak. Web orri hori Internet bidez Estatuko loteria eta apustu gehien saltzen duen ataria da, eta astearte honetarako, aurreko urtearekin alderatuz, Gabonetako Loteriaren dezimoen salmenta % 28,4 igo da bertan.

"Krisiak jendea ilusionatzea eragin du. Tokatuko balitzaie, irabazitako diruarekin krisiak eragindako zuloak estaliko lituzketelako" esan du Saezek, sarien gehikuntzen garrantzia nabarmenduz. Gainera, aurreko urtean beraien web orrian saritutako hainbat dezimo saltzeak ere onura egin diela aitortu du.

Salmentak areagotu egin dira, baina igoera horrek ohiko loteria erosleetan izan du eragin gehien, aurreko urtearekin konparatuz % 15 hazi delako. Horrez gain, dezimoak erosteko orduan, aurten arinago egin ditugu erosketak, normalean azken momenturaino itxaroten baitugu dezimoak erosteko

Ikerketa 30.000 elkarrizketatan oinarritu dute. Horren arabera, iaz 56 euro gastatu zituen pertsona bakoitzak loteriatan, 2009an baino % 8 gutxiago. Aurten, elkarrizketari erantzun diotenen % 67,6k 2010ean gastatu zuten kopuru bera gastatuko dutela adierazi dute. % 6,7k gehiago gastatuko dute.

Albako Dukesaren ezkontza

Iazko datuei erreparatuz, gizonezkoek gastatzen dute gehien; iaz 58 euro gastatu zituzten batez beste, eta emakumeek, berriz, 45 euro. Interneten gizonak ere gailendu ziren, erosleen % 70 gizonak izan baitziren.

Aurtengo ediziorako, hainbatek zenbaki bereziak aukeratu dituzte dezimoa erosteko orduan, eta hautatuenak hauek izan dira: Amy Winehouseren edo Michael Jacksonen heriotzen eguna, Lorcako lurrikararena, New Yorkeko atentatuen eguna eta Espainiako selekzioak Munduko Futbol Txapelketa irabazi zuen eguna. Dena dela, aurten eskari gehien izan dituena Albako Dukesa ezkondu zen egunarena izan da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea