Gizartea -

Adierazpena

Euskaltzaindiak, RAGek eta IECek eleaniztasuna aldarrikatu dute ondare erkide gisa

Adierazpenean azaldu dutenez, galizierak, euskarak eta katalanak "presentzia indartua behar dute eskolan, eta horrek ez dio ekarriko inolako kalterik gaztelaniaren gaitasunari".

Euskaltzaindiak, RAGek eta IECek eleaniztasuna aldarrikatu dute ondare erkide gisa
Euskaltzaindiak, RAGek eta IECek eleaniztasuna aldarrikatu dute ondare erkide gisa
Euskaltzaindiak, RAGek eta IECek eleaniztasuna aldarrikatu dute ondare erkide gisa

EiTB MEDIA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskaltzaindiak,Real Academia Galega eta Institut d'Estudis Catalans erakundeek adierazpen bateratua argitaratu dute asteazken honetan, hizkuntzek hezkuntzan eta gizarte-esparru guztietan izan behar duten lekuari buruzko eztabaida publikoa argitzen laguntzeko asmoz.

Adierazpenean azaldu dutenez, galizierak, euskarak eta katalanak "presentzia indartua behar dute eskolan, berezko hizkuntzen etorkizuna ziurtatuko bada, eta horrek ez dio ekarriko inolako kalterik gaztelaniaren gaitasunari".

Halaber, "Espainiako Estatuak zaindu eta jagon beharreko aberastasuntzat hartu behar du hizkuntza-aniztasuna; ez, ordea, baztertu behar den arazotzat", esan dute aipaturikoen lehen adierazpen bateratuan.

Erakunde sinatzaileen aburuz, autonomia-printzipioarekin bat etorriz, berezko hizkuntza ofizialki aitortuta duten erkidegoetako hezkuntza-sistemaren hizkuntza-araubideak dena delako erkidegoaren eskumen esklusiboa izan behar du, eta horrek "berezko hizkuntza guztien eta gaztelaniaren gaitasun osoa eta berdina bermatzera" bideratuta egon behar du.

Adierazpena akademia desberdinetako buruek izenpetu dute, hots, Victor Fernandez Freixanesek (Real Academia Galega), Joandomenec Ros i Aragonesek (Institut d´Estudis Catalans) eta Andres Urrutiak (Euskaltzaindia).

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia egoera politikoa Euskara Gizartea Gaurko titularrak Azken kultur albisteak Gaurko azken ordukoa Hezkuntza Galizia Euskaltzaindia azken ordukoa